Washingtonen gordeko dute armagabetzearen txostena
IICD Desarmatzeko Nazioarteko Batzorde Independenteak iragan astean jakinarazi zuen ez duela publiko egingo talde militarrek bere esku utzitako armen inguruko txostena; AEB Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren esku geratuko da zerrenda. Hainbat talde disidentek armak uzteko erabakiari ateak ez ixtea izan da neurri hori hartzeko arrazoi nagusia, baina baita bake bidearen alde apustu egindako taldeen kontrako erasoak saihestea ere. Erakunde hori 1997an eratu zuten taldeen desarmatzea ikuskatzeko. IMC Ikuskaritzako Batzorde Independentea, berriz, taldeek su-etena betetzen ari ziren ikuskatzeko erantzukizuna zuen —2004an eratu zuten—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu