Julian Assage Wikileakseko zuzendaria aske jartzeko agindu du Westminster-eko (Ingalaterra) Magistratuen Gorteko Howard Liddle epaileak. Pasa den astean ezezkoa eman zien Assageren abokatuek eginiko eskaerari, baina, gaur onartu egin du bigarren aldiz egin ondoren, 240.000 liberako bermea (282.720 euro) ordainduta. Hamar pertsona ezagunek Wikileakseko zuzendaria bermatzeko prest agertu dira. Hala jakinarazi du akusatuaren abokatuak kartzelatik ateratzeko eskaera egiterakoan.
Suediako Fiskal Nagusiari ez zaio erabaki egokia iruditu, eta errekurtsoa aurkeztu du Liddle epailearen erabakiari. Horregatik, 48 orduan egon beharko du oraindik preso, errekurtsoarekin zer egin erabaki bitartean. Suedian bi emakumeri sexu erasoak egitea leporatzen diote, eta horregatik egon da kartzelan orain arte Ingalaterran, Suediara bidali edo ez erabaki aurretik.
Azkenean askatzen badute, pasaportea kenduko diote Assageri, eta denbora guztian bere kokalekua markatuko duen besoko batekin ibili beharko du
mundua
Wikileakseko zuzendaria aske utzi dute 282.720 euro ordainduta
Bigarren eskaera egin ondoren aske uztea erabaki du epaileak. Suediako Fiskalak errekurtsoa jarri du eta beste 48 orduan egon beharko du bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu