WikiLeaksen filtrazioak ez argitaratzeko eskatu du Pentagonoak

Irakeko gerrari buruz filtratutako 400.000 dokumentu sekretu dira argitaratzekoak atari digitalean

Erredakzioa
2010eko urriaren 19a
00:00
Entzun
«Hedabideek arduraz jokatu behar dute. Ez dugu nahi WikiLeaksek sinesgarritasuna irabaztea sinesgarritasuna duten hedabideek oihartzuna ematen diotelako». WikiLeaks atari digitala 400.000 dokumentu sekretu argitaratzekoa zela egin zuen atzo ohartarazpen hori Pentagonoak. AEBetako Gobernuak ez baitu nahi haiek ezagutaraztea. Filtratutako dokumentuak Irakeko gerrari buruzkoak dira, eta base militar batetik eskuratu ditu WikiLeaksek. Filtrazioak argitara emateko erabiltzen duten webgunea joan den irailetik dago deskonektatua; hala ere, filtrazioak eragin ditzakeen erreakzioen inguruan prestatzen aritu da egunotan Washingtongo gobernua.

Besteak beste, 120 kidek osatzen duten batzorde bat jarri du lanean, Pentagonoak Irakeko gerrari buruz dituen dokumentuak aztertu, eta argitara ateraz gero izango luketen eragina neurtzeko. Publiko eginez gero, orain arteko filtrazio handiena litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.