Mementoan bosteko eskalan lauko indarra dauka Wilma-k, eta bostekoa harrapatzea espero da. Yukatan kostaldean haize zakarra dago dagoeneko. Olatuak ere ikaragarriak dira. 240 kilometro orduko abiadurako indarrean jarri du haizea Wilmak, eta bederatzi kilometro orduko abiaduran ari da mugitzen. Erdigunetik 140 kilometroko erradioan astinduko ditu haizeak.
Turista gehienak handik alde egin dute, baina hoteletan babestuta geratu denik ere bada.
Bihar urakana Cubara iristea espero da, eta han ere prestatzen aritu dira.
'wilma' urakana
'Wilma' Mexikora iritsi da
Mexikoko Cozumel irla jo du =iWilma=i urakanak 285 kilometro orduko indarreko haizearekin, eta datozen orduetan iritsiko da Yukatan eskualdera. Urakana oso indartsua da, eta orain bosteko Saffir-Simpson eskalan lauko indarra badu ere, AEBetako urakanen Zentro Nazionalak iragarri duenez, berriz ere bosteko eskala gradurik altuera harrapatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu