Paul Wolfowitz Munduko Bankuko presidenteak erakundearearen barne arauak urratu dituela ebatzi du bikotekideari fabore tratua eman zion ikertzeko eratu zuten batzordeak. "3.01, 5.02 eta 6.01 jokabide kodeak eta pertsonal arauak urratu direla ondorioztatu du batzordeak", esaten du plazaratu duten txostenak. Hala, frogatutzat eman du Shaha Ali Riz bikotekide eta Bankuko funtzionariari neurriz kanpoko soldata eman ziola, urtean 193.500 dolarrekoa, Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariak jasotzen duena baino handiagoa.
Barne ikerketak Wolfowitzek arauak urratu dituela ebatzi arren, ez du haren dimisiorik eskatu.
Mundua
Wolfowitzek arauak urratu dituela ebatzi du barne ikerketak
Munduko Bankuko presidenteak bere bikotekideari fabore tratua eman ziola baieztatu du. Hala ere, ikerketa batzordeak ez du dimisiorik eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu