AfD Alemaniako alderdi populista xenofoboak kongresua abiatu du gaur. Ezkerreko hainbat eragilek manifestazioa antolatu dute alderdi horren kontra, eta haietako 400 lagun atxilotu ditu poliziak. Berri agentzien arabera, kongresurako sarrera ixten saiatu dira manifestariak, barrikadak jarriz.
Poliziak jakitera eman duenez, 1.000 manifestari inguru elkartu dira Stturgarten kanpoaldean dagoen azoka gunera. Haietako asko "aurpegia estalita, eta burdinezko barrekin armatuta" zihoazela esan dute iturri horiek: "Arriskutsuenak atxilotu egin ditugu". Poliziak barrera handiak eraiki ditu kilometro mateko erradioan; 2.000 agente mobilizatu dituzte, hainbat furgoneta, hesi eta abarrekin.
AfDren kongresua ordubeteko atzerapenarekin hasi da.