XIITEN ONGIETORRI BEROA
Irango presidente Mahmud Ahmadinejadi harrera beroa egin ziotena atzo Libanoko herritar xiitek. Beiruteko aireportuaren eta presidentearen egoitzaren arteko bidean milaka lagun bildu ziren Irangobanderak edo Ahmadinejaden argazkiak astintzen, ongi etorri adierazpen gisa. Michel Suleiman Libanoko presidente kristauarekin, Saad Hariri lehen ministro musulman sunitarekin eta Nabi Berri Parlamentuko buruzagi xiitarekin biltzekoa da Ahmadinejad. Israelekiko mugaldera joateko asmoa ere agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu