Xinjiangen hogei lagun hil dituztela salatu dute erbestean dauden uigurrek

Erredakzioa
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Txinako Poliziak herenegun hogei lagun hil zituela salatu dute erbestean bizi diren uigurrek. Dilxat Raxit WUC Munduko Uigur Kongresuko eledunak zehaztu du horietatik sei tirokatuta hil zituztela eta beste hamalau kolpatuta. Alemanian erbesteratuta bizi den uigur horren hitzetan, dozenaka lagun ere zauritu zituzten, eta beste dozenaka atxilotu.

Hotan hegoaldeko hirian astelehenean gertatu zenaren inguruko iritziak kontrajarriak dira erabat. Segurtasun Publikoaren Ministerioaren arabera, hiriko polizia etxearen kontrako «eraso terrorista» egin zuten uigurrek. WUCen bertsioa, baina, oso bestelakoa da. Hotango bazarraren aurrean elkarretaratu ziren ehun bat uigur bizi duten bazterketa salatzeko eta desagertuta dauden gazteen harira protesta egiteko. Polizia etxera sartzen saiatu zirenean tirokatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.