Viktor Janukovitx egungo oposiziok burua aurretik doa presidentziarako lehian Ukrainako Hauteskunde Batzordeak zabaldutako azken datuen arabera: botoen %97,56 zenbatu dituzte jada, eta %48,49 Janukovitxen aldekoak lirateke eta Julia Timoxenko egungo lehen ministroaren aldekoak %45,92. Beraz, %2,57ko abantaila du Janukovitxek.
Lehen itzulian ere oposizioko burua nagusitu zen, botoen %35,32rekin. Timoxenkok, berriz, %24,36 jaso zituen. Dena den, azken egunotako inkesta guztiek jasotzen zuten bigarren itzulian bien arteko lehia gogorra izango zela. Hauteskunde norgehiagokan biak parekatuta badabiltza ere, proposamenen arloan urrun daude bata bestearengandik. Izan ere, harreman nagusiak Errusiarekin edukitzearen aldekoa da Janukovitx, eta, aldiz, lehentasuna Europako Batasunean du jarria Timoxenkok.
Nolanahi dela, batek zein besteak hauteskundeetan iruzurra gerta daitekeenaren susmoa haizatu dute azken egunetan. Duela 5 urtekoetan iruzur salaketarekin atera ziren kalera Timoxenkoren aldekoak, eta hainbat egunez Independentziaren plaza okupatu ondoren, Janukovitxen aldekoak, lehen zenbaketa ofizialaren arabera irabazleak, boteretik kentzea lortu zuten. Esan bezala, orain bi aldeak dira elkarren kontra iruzur salaketekin dabiltzanak.
Ukraina
Yanukovitx, Timoxenkoren aurretik botoen %97,56 zenbatuta
Presidente berria aukeratzeko bozak egin ziren atzo Ukrainan, eta oraingoz %2,57ko abantaila du egungo oposizioko buruak. Azken egunetan iruzur susmoak plazaratu dituzte oposizioak zein egungo lehen ministro Julia Timoxenkoren alderdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu