Abdo Rabu Mansur Hadi Yemengo presidenteordeak "berradiskidetze nazionaleko" gobernuaren berri eman du gaur. Mohamed Salem Basandawa orain arteko oposizioko buruak gidatuko du. Ali Abdala Sale presidentearen alderdiko eta oposizioko kideak egongo dira exekutiboan.
Urtarriletik protesta handiak izan dira Yemenen, Saleren erregimenaren aurka.