Yemenen 15.000 lagunek etxea utzi behar izan dute
SANA. Yemengo segurtasun indarren eta Al Kaedako kideen arteko borroken eraginez, 15.000 lagun inguruk etxetik alde egin behar izan dute. Bi polizia eta bost miliziano hil dira azken egunetako borroketan. Shabua eskualdeko Huta herrian daude borroka larrienak. Yemengo Gobernuak uste du han ehun gerrillari daudela ezkutatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu