Yemenen 30 lagun hil dira soldaduen eta milizianoen tiroketa batean

Zinjibar hirian izan dira borrokak, hegoaldeko kostan; gobernuaren arabera, Al Kaedako kideak dira ekintzaileak

Erredakzioa
2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Yemengo armadako hamalau soldadu eta Al Kaedako ustezko hamazazpi kide hil dira hegoaldeko itsasaldean izan den tiroketa batean. Borroka Zinjibar hiriko kirol-estadioan zegoen base militarrean hasi da, milizianoekbertako zaintza postu bati eraso egin diotenean.

Herrialdeko beste eremu batzuetan borroka ugari izan ziren atzo. Zinjibartik bost kilometrora armadak zibilen kontra eraso eta lau lagun hil ditu. Al Mansura auzoan, Jaled al Hobeshi jeneralaren autoan bonba batek eztanda egin du, eta lagun bat zauritu da horren ondorioz.Jeneralari ez zaio ezer gertatu, bonbak eztanda egitean ez zegoelako barruan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.