Yemenen 44 lagun inguru hil dira hainbat liskarretan
SANA. Yemengo armadaren eta milizianoen arteko liskarretan gutxienez 44 lagun hil direla diote iturri ofizialek eta lekukoek. Jaarren, Abyan eskualdean jazo dira liskarrik gogorrenak, baina herrialdeko beste hainbat zonaldetan ere egon dira istiluak. Abyango lurren kontrola berreskuratzeko ofentsiba hasi du armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu