Yemenen, elkarrizketaren aldeko deia egin du Banek
NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonek elkarrizketarako deia egin die Ali Abdala Sale presidenteari eta haren aurkako manifestariei. Salerekin telefonoz mintzatu da Ban, eta NBEko talde bat bi aldeekin elkarrizketan ari dela jakinarazi du. AEBek, berriz, «irmo» gaitzetsi dute protesten aurkako indarkeria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu