mundua

Yemenen gutxienez 90 lagun hil dira segurtasun indarren aurkako eraso batean

Al-Qaedak bere gain hartu du erasoa, BBC eta Al Jazeera telebista kateen arabera.

2012ko maiatzaren 21a
16:21
Entzun

Yemenen 90 lagun baino gehiago hil eta 200 zauritu dira gaur segurtasun indarren aurkako eraso suizida batean, Sana hegoaldean. Sabein plazan desfile bat prestatzen ari ziren, Yemengo Gobernuko Defentsa Ministeriotik baieztatu dutenez. Al-Qaedak bere gain hartu du erasoa.

Iturri berdinen arabera, soinean polizia jantzia eta lehergaiak zituen gerriko bat zeramatzan gizon batek egin du erasoa. Hamid Besher Poliziako buruak erasoa gertatu eta gutxira adierazi du Al-Qaedak antolatutako atentatua izan zitekeela.

Leherketaren unea plazan zen Mohamed Naser Ahmad Yemengo Gobernuko Defentsa ministroa, baina ez da erasoan zauritu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.