Yemenen hamar islamista hil dituzte eraso batean
SANA. Gobernuak jakinarazi du Yemengo armadak gutxienez hamar ekintzaile islamista hil dituela aire erasoz. Lekukoek adierazi dute armadak bi aire eraso egin dituela Abyan eskualdean. Iragan astean Ansar al-Xaria talde islamistak hogei soldadu hil zituela esan zuen tokitik gertu jazo dira armadaren erasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu