Protestak herrialde arabiarretan

Yemenen hemeretzi lagun hil dira borroketan

Duela bi hilabetetik armada miliziano islamisten aurkako erasoaldia egiten ari da hegoaldean

Erredakzioa
2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Yemengo armadak duela bi hilabete erasoaldia hasi zuen herrialdearen hegoaldean, «Al Kaedaren eta ekintzaile islamisten» menpe dauden hainbat hiri berreskuratzeko. Horietako batean, Zinjibarren, hemeretzi lagun hil ziren atzo borrokaldietan; armadaren arabera, sei soldadu eta hamahiru miliziano. Erasoaldia hasi zenetik, 90.000 lagunek haien etxeetatik ihes egin dute hegoaldeko Abjan probintzian.

Erregimenak duen fronteetako bat da hegoaldeko gatazka islamista. Urte hasieran Ali Abdala Sale presidentearen aurkako protestak hasi zirenetik, haren agintea anitz ahuldu da. Saudi Arabian dago Sale iragan ekainetik, bere aurkako erasoan jasandako zaurietatik osatzen.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.