Yemenen langile frantziar bat hiltzea egotzi diote Al Kaedari

Erresuma Batuaren enbaxadaren ibilgailu baten aurkako eraso batean hiru lagun zauritu dituzte

Erredakzioa
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Penintsula Arabiarreko Al Kaeda dago, ustez, Yemengo azken erasoen atzean. Atzo, bi atentatu egin zituzten. Bat Sana hiriburutik hurbil jazo zen, Hadda herrian. OMV energia ekoizten duen Austriako enpresarentzat lan egiten zuen frantziar bat hil zuten han, enpresaren egoitzan bertan. Enpresako zaindari gisa kontratatua zegoen yemendar batek egin zion tiro. Beste hainbat lagun ere zauritu ziren erasoan.

Sanako kaleetan, berriz, Erresuma Batuko enbaxadaren ibilgailu bati misil bat bota zioten. Ibilgailuan zihoan diplomazialari bat zauritu zen, baita kaletik zihoazen bi hiritar ere, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.