Lehengo ostiralean erakunde armatu batek Yemenen bahitu zituen bederatzi atzerritarrak hilik aurkitu ditu gaur Yemengo Poliziak. Hildakoen artetik zazpi Alemaniakoak dira -familia bateko bost kide, horietako hiru haurrak eta bi lagun-, Erresuma Batuko gizon bat eta Hego Koreako haren emaztea. Hala ere, biktimen inguruko datuak kontrajarriak dira. Agentzia batzuen arabera, bi haur bizirik daude.
Saad iparraldeko eskualdeko ospitale bateko langileak ziren biktimak.
Akuan inguruan topatu dituzte, herrialdearen ipar-ekitaldean.
Yamaa al Huti da aipatutako erakundea.
MunDUA
Yemenen ostiralean bahitu zituzten bederatzi atzerritarrak hilda topatu dituzte
Herrialdearen ipar-ekitaldean harrapatu zituzten zazpi alemaniar, britainiar bat eta hego-korear bat. Hiru ume daude hildakoen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu