Protestak herrialde arabiarretan

Yemenen zortzi lagun hil dituzte, ospitale bat eta meskita bat bonbardatuta

Erredakzioa
2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Yemen hegoaldeko Jaar hiria bonbardatu zuten atzo armadako hegazkinek, eta gutxienez zortzi lagun hil zituzten. Agintariek diotenez, hiri hori Al Kaedaren eta «bertze talde jihadisten» menpe dago. Jaarko herritarren arabera, hegazkin batek ospitale bat jo zuen, eta gutxienez hiru lagun hil zituen. Erasoen bertze helburu bat meskita bat izan zen, eta «lau gizon armatu» hil zituzten han. Bertze lagun bat Al Muzalaz auzoan hil zuten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.