mundua

Yemengo Defentsa ministroa zauritu egin dute atentatu batean

Eraso suizida egin dute, haren ibilgailua pasatzen ari zela bonba-auto bat lehertuta. Arin zaurituta dago Mohamed Naser Ahmad.

2011ko irailaren 27a
15:21
Entzun

Mohamed Naser Ahmad Yemengo Gobernuko Defentsa ministroa zauritu egin dute gaur atentatu batean. Herrialdeko segurtasun zerbitzuetako iturriek esan dutenez, atentatu suizida izan da, Aden kostako hirian; bonba-auto bat lehertu dute ministroaren autoa pasatzen ari zela.

Gobernukidea arin zauritu da, eta harekin zihoazen beste hamar lagun ere zaurituta daude —hiru, larri—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.