Protestak herrialde arabiarretan

Yemengo presidenteak dio ez duela boterea utziko

2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Iragan astean boterea uzteko prest zegoela iragarri zuen Ali Abdula Sale presidenteak Yemenera itzuli berritan. Hiru hilabetez Saudi Arabian egon zen presidentea, ekainean atentatu batean jasandako zauriak artatzen. Orain, baina, bere aurkako protestak irauten duten bitartean boterean jarraituko duela jakinarazi du, utziz gero gerra zibila piztu daitekeela argudiatuta. Agintea ematea estatu kolpea ematea bezalakoa litzatekeela adierazi du Salek, eta, beraz, boterera heltzeko 2013an egitekoak diren bozak heldu arte itxaron beharko dutela jakinarazi die oposizioko kideei. Bestalde, Informazio ministrordea onik atera da Sanan bere aurka egin duten atentatu batetik.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.