Yeonpyeongeko erasoaren arduraduna ordezkatu dute
PIONGIANG. Ipar Koreak Kim Kyo jenerala ordezkatu du, 2010ean Hego Koreako Yeonpyeong irlaren aurkako erasoa egiteagatik. Erasoan lau lagun hil ziren. Kim Ipar Koreako armadako laugarren gorpuko komandantea izan da orain arte, eta haren postua Pyon In Son Defentsa ministrordeari eman diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu