Venezuela

Yolanda Rojas hil da, Venezuelak Bilbon zuen kontsula

Hamar urte zeramatzan Rojasek Bilboko kontsulatuan lanean.

Yolanda Rojas hil da, Venezuelak Bilbon zuen kontsula. GORKA RUBO / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 8a
08:48
Entzun

Bat-batean hil da. Ez genuen inork espero". Horiexek Bilboko kontsulatuak emandako azalpenak. Gaixotasun luze baten ostean, atzo iluntzean hil zen Yolanda Rojas, Venezuelak Bilbon zuen kontsula.

Rojasek hamar urte zeramatzan Bilboko konstulatuan lanean, eta harreman estua zuen Euskal Herriarekin. Askok goizean goiz eman diote azken agurra sare sozialen bidez.

 

Rojasen hileta Madrilen egingo dute, familiak hala eskatuta. Datorren astean, berriz, haren omenez meza egingo dute Bilbon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.