Tristura ahotsez erantzun dio BERRIAri Yolanda Rojas Venezuelak Bilbon duen kontsulak. "Nahiz eta denok bagenekien gerta zitekeela, mirarian sinesten genuen".
Gertatutakoa "samin handiarekin" barneratzen ari direla azaldu du Rojasek, baina itxaropentsu azaldu nahi izan du: "Gertatu da, eta barneratu behar dugu, samin handiarekin, baina baita haren ondarea ez galtzeko fedearekin eta itxaropenarekin ere".
Rojasek adierazi duenez, Venezuelako herriak "heldutasuna" erakutsi du Chavez presidente izan den hamalau urteetan, eta "blindatu" egin da "mehatxu edo arrisku ororen aurka". Chavezen "presentzia fisikoa" ez badute ere, "bolivarianismoaren bandera goratzen" jarraituko dutela esan du.