Hilaren 6tik 10era Ameriketako Estatu Batuetako ikuskatzaile talde bat joango da Ipar Koreako Yongbyong zentral nuklearra behatzera. Horrela adierazi zuen atzo USA Today AEBetako egunkariak, ondoren Hego Koreako funtzionarioek informazioa baieztatu zuten. Hego Koreako Atzerri ministroak ere USA Todayko erreportaia egia zela baieztatu zuen. Halere, AEBek Seulen duten enbaxadoreak, Jason Rebholzek, horren inguruko inolako berririk ez zuela esan zuen atzo.
Orain dela urtebete Piongiangeko gobernuak IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Erakundeko ikuskatzaileak kanporatu zituenetik behatzaile talde bat joaten den lehen aldia da.Ipar Koreako Gobernuak egitasmo nuklearrak bertan behera uzteko asmoa adierazi du. Beti ere, AEBen aldetik laguntza ekonomikoa eta segurtasun bermea baldintza gisara jarrita.
USA Today-ko informazioaren arabera, ikuskatzaileen artean Sig Hecker egongo da. Hecker Alamoko Laborategi Nazionaleko zuendari ohia da; 1985. eta 1997. urteak bitartean izan zen zuzendaria. Alamoko Laborategia AEBen egitasmo nuklearretarako ikerketa gune garrantzitsuena da.2003ko urrian, Ipar Koreak Yongbyongeko zentral nuklearrean 80.000 plutonio barra birziklatzeari ekin zion. Adituek diotenez, plutonio kantitate horrekbonba nuklear bat edo bi egiteko balio dezake.
Gatazka modu baketsuan konpondu nahi zuela esan zuen Kim Jong II.a Ipar Koreako estatuburuak Urteberriko mezuan. Horretarako AEBekin, Txinarekin, Errusiarekin, Japoniarekin eta Hego Korearekin egitasmo nuklearren inguruan izan zituzten elkarrizketekin berriro hasteko prest daudela ere esan zuen Kim Jong buruzagiak. Izan ere, abuztuan seiek izan zituzten elkarrizketek ez zuten inolako fruiturik eman.
Ipar Koreako presidenteak «komunismoaren aurkako erasoak» uzteko ere eskatu zien AEBei Urteberriko mezuan.
IPAR KOREA
Yongbyong-eko gune nuklearra behatuko dute Estatu Batuek
Lehen aldiz ikuskatuko dute, Piongiangek IAEAko kideak bota zituenetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu