Azken bost urteotan Indonesiako presidente karguan izan den Susilo Bambang Yudhoyonok ditu aukera gehien gaur egitekoak dituzten presidentetzarako bozak irabazteko. Inkesta guztiek aurreikusten dute alde handiarekin garaile aterako dela; beharbada lehen itzulian aski sostengu eskuratuko du karguari eusteko. Yudhoyonok herritarren oniritzia du, herrialdeko ekonomia sendotzea eta egoera politikoa baretzea lortu baitu. Hortaz, beste bi lehiakideek, Megazawati Sukranputri presidente izandakoak eta Jusuf Kalla jarduneko presidenteordeak, aukera gutxi dituzte hautagai faboritoari gailentzeko.
Yudhoyonok daukan arrakasta agerian gelditu zen larunbatean. Jakarta hiriburuko Bung Karno estadioan 150.000 lagun baino gehiago bildu zituen jarduneko presidenteak orduan, hauteskundeei begira egindako mitinean. Yudhoyonok lanean jarraitu beharra aldarrikatu du kanpainan. Mezu horrekin, badaki boto-emaileen sostengu zabala izanen duela -171 milioi herritarrek dute Indonesian gaurko hauteskundeetan parte partzeko eskubidea-. Izan ere, mundu zabaleankrisia nagusi bada ere, Indonesia egoera ekonomiko onean da: lehen hiruhilekoan herrialdeko ekonomia %44,4 igo zen. Hala ere, Asiako beste herrialde batzuekin alderatuta, langabeziaren eta pobreziaren tasak ere handiak dira. 237 milioi lagun bizi dira Indonesiako artxipielagoan.
Jarduneko presidentearen beste lorpen handi bat egoera politikoaren egonkortzea eta indarkeria kontrolatzea dira. Aceh eskualde burujabea lortzeko xedez, borroka armatuariekin zion GAM gerrillarekin bake akordioa sinatu zuen Yudhoyonok, 2005eko uztailaren 17an. Irtenbide negoziatuaren alde egin izanak badu zerikusia Indonesiak 2004ko abenduaren 26an jasan zuen tsunami itzelarekin. Natur hondamendi horrek 165.000 hildako inguru eragin zituen Acehko eskualdean soilik.
JI Jemaa Islamiya erakunde armatu islamista menderatu dute Yudhoyonoren gobernuak eta Indonesian berebiziko pisua duen armadak, behin-behienean bada ere. JIk eraso bortitzak egin zituen 2002ko urrian, 2003ko agorrilean, 2004ko irailean eta 2005eko urrian. 2005ean, Yudhoyono presidente karguan zen. Arazoari gogor egin zion aurre presidenteak. JIko jarraitzaile oldea atxilotu zituzten haren aginduz, eta, horren ondorioz, gerrilla islamistaren erasoak gelditu dira, tartean, haatik, ekintzaile andana epaitu dituzte. Horietatik batzuk 2008ko azaroan exekutatu zituzten, erruduntzat jo ondotik.
Buru zapiaren auzia
Gaur egitekoak dituzten presidentetzarako bozen lehen itzulitik bertatik garaile irteteko aukera du Yudhoyonok. Horretarako, haatik, botoen erdia lortzeaz gain, Indonesiako 33 eskualdeetatik erdietan botoen %20 bereganatu beharko ditu gutxienez. Lehen itzulian irabaztea galaraz diezaiokeen trabarik badu, ordea, hautagai faboritoak. Horietako bat da hijabareninguruko auzia - hijaba da emakumeek herrialde musulmanetan buruan jarri ohi duten zapia-. Islama zabalduen dagoen estatuetatik jendetsuena da Indonesia, baina erlijioak ez du eragin zorrotzegirik han. Presidentearen emazte Ani Yudhoyonok ez du burka jartzen jendaurrera agertzean. Hori salatu du indar politiko islamistetatik handiena den PKSk, Justizia eta Oparotasunerako Alderdiak, Yudhoyonoren koalizio gobernuan dagoen arren.
Auzi horrek ez du zalaparta askorik sortu, dena dela, eta izan dezakeen oihartzunik eta handiena, Jusuf Kallarik iskanbila horren harira uste baino boto gehiago eskuratzea izango da. PKB Nazio Berpizkunderako Alderdiko buru Kallari gaurko bozetara aurkeztuko da.
Hirugarren lehiakidea 2001. eta 2004. urteen bitartean Indonesiako presidente izandako Megawati Sukarnaputri da. Indonesia independentziara eraman zuen Sukarnaputrik. Eta kargu hori bete izanak bere alde egiten du. Alabaina, bere agintaldian ustelkeriari eta indarkeria politikoari gogor egiten ahalegindu bazen ere, herritar askok ez dio barkatu terrorismoaren kontrako gerran AEBekin eskuz esku aritzea.
Yudhoyono jarduneko presidentea da faborito Indonesiako bozetan
Ekonomia sendoak eta indarkeriaren baretzeak babes zabala ziurtatu diete, eta aukera gutxi utzi beste bi lehiakideei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu