Zama lanetarako erabiltzen duten hegazkin bat erori egin da gaur goizean Saudi Arabian, Riad hiriburutik 35 kilometrora, baina ez da inor hil, herrialdeko telebista kate publikoak esan duenez. Pilotoa eta haren laguntzailea erietxe batera eraman dituzte, zaurituta. Jaled erregea nazioarteko aireportuan izan da ezbeharra.
Lufthansa Alemaniako enpresako hegazkina da, eta Frankfurt-etik (Alenania) irten da. Al Arabiya telebista kateak esan du bitan hautsi dela istripuan.
mundua
Zama lanetako hegazkin bat erori da Saudi Arabian, baina ez da inor hil
Riad hiriburutik 35 kilometrora izan da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu