Hebronen gertatu zen, igandean. Yasmin Rashad al-Zarou 14 urteko neska, eraso egitera zihoalakoan, tiroka erantzun zioten Israelgo soldaduek. Hura larri zaurituta zegoela, artatzera joaten saiatu zen Majed al-Fakhouri, 53 urteko gizonezkoa.
Ez zioten utzi. Soldaduetako batek bidea eten, eta bultza egin zion, lurrera botaz. Unea grabatu zuen lagun batek sakelako telefonoarekin, eta berehala barreiatu dira irudiak sarean nahiz telebistan.
Zauritutako neskatoa Jerusalemgo erietxe batera eraman zutela jakinarazi zuen ondoren Israelgo armadak.