Itzuleraren Martxa Handiaren Batzorde Nazionalak bultzatuta, Gazatik itsasoz ateratzen saiatu da zaurituz, ikaslez eta hangotarrez betetako ontzi bat, Ziprera joateko, baina Israelgo armadako lau itsasontzik atxiki egin dute barku hori, eta Europarako bidea itxi diote.
Laguntza humanitarioa behar duten hainbat biktima daude ontzian. Kapitainak adierazi duenez, itsasaldetik hamar bat kilometrora zeuden armada agertu denean, eta, atxiki dituzten arren, gogorarazi du barkuan dauden palestinarrek Israelen blokeoa hausteko "gogotsu" jarraitzen dutela. Hain justu, Israelgo armadak Askatasunaren Flotilla ontziari egindako erasoaren zortzigarren urteurrena bete da gaur.