mundua

Zazpi haur hil dira Afganistanen, mina bat lehertuta

Iturri ofizialen arabera, minarekin jolasean ari ziren.

2012ko uztailaren 24a
17:31
Entzun

Afganistanen zazpi haur hil dira gaur mina batekin jolasean ari zirela, Ghor eskualdean. Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, artalde bat zaintzen ari zirela mina bat ikusi eta harrika hasi dira, jolasean. Lehertzen ez zela eta, soka bat zuela konturatu dira, eta hari tira eginda egin du eztanda. Unean bertan zendu dira zazpiak. Hamar eta hamalau urte artean zituzten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.