Mundua

Zazpi lagun atxilotu dituzte Grezian suteekin lotuta

2007ko abuztuaren 28a
17:07
Entzun
Joan den ostiralean Grezia hego-mendebaldean sute bolada hasi zenetik, zazpi lagun atxilotu dituzte haiek piztea leporatuta. Gainera, Dimitris Papangelopoulus Terrorismo eta Krimen Antolatuarentzako fiskala suteak eragitea "terrorismo ekintza" gisa epaitzeko aukera aztertzen ari da.

Greziako Gobernuak hasieratik agertu du sute horietako gehienak nahita piztutakoak izan direnaren susmoa, eta "indar guztiz" zigortuko dituztela agertu zuen larunbatean Costas Karamanlis Greziako lehen ministro kontserbadoreak.

Suteak hasi zirenetik 64 lagun hil dira, batik bat, Peloponeso inguruan. Nazioarteko laguntza handia jaso duten arren (19 herrialderena), ez dute lortzen garrak mendean hartzea.Peloponeso eta Atenas mendebaldea dira gunerik kaltetuenak, eta 56 fokok indarrean jarraitzen dute oraindik.

Hain zuzen ere, Greziako Gobernuak oposizioaren kritika gogorrak jaso ditu ez delako egoera konpontzeko gai. Iritzi publikoan ere kexa hori gero eta gehiago ari da zabaltzen. Irailaren 16an egingo dituzte bozak Grezian, eta suteen ingurukoa bihurtu da hauteskundeetako eztabaida nagusia. Pasok alderdi sozialistako buruzagi George Papandreuk adierazi du "guztiz ezgaia" dela Karamanlis. Lehen ministroak, berriz, beren lehentasuna biktimak salbatzea dela eta ez dela eztabaida horretan sartuko erantzun dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.