Gaur gauerdian hiru solairuko etxebizitza erori da Palman (Herrialde Katalanak) eta zazpi lagun hil dira, horietako bat gutxienez adin txikikoa. Bi lagun zaurituta daude, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez. Hondakinen artean bizirik egon daitezkeen pertsona gehiagoren bila ari dira. Eraikinean lau familia bizi ziren, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu istripuaren unean zenbat lagun zeuden.
Istripuaren kausak ikertzen ari da Polizia eta dagoeneko baztertu dute gas eztandaren hipotesia. Bizilagunek eraikinaren egoera txarra salatu dute.
mundua
Zazpi lagun hil dira Palman, etxebizitza bat jausita
Horietako bat gutxienez adin txikikoa da. Bizilagunek eraikinaren egoera txarra salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu