Afganistango ekialdeko AEBetako base baten eraso suizida bat izan da eta, ondorioz, gutxienez zazpi lagun hil eta 21 zauritu dituzte. Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, erasoaren egileak talibanak izan dira.
Khost hiriaren inguruan izan da atentatua, goizaldean, Camp Salerno basearen kanpoaldean. Erasotzailea autoz gertakarien lekura hurbildu eta lehergaila leherrarazi du. Hildakoak basean lan egiten zuten Afganistango langileak dira. Zaurituen artean, aldiz, gehienak zibilak dira.
Khost probintzian talibanen tankera horretako jarduerak oso ohikoak izaten dira.
Mundua
Zazpi lagun hil dituzte eraso suizida batean Afganistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu