mundua

Zazpi lagun hil eta 23 zauritu dira Irakeko leherketa batean

2009ko apirilaren 8a
16:57
Entzun
Gutxienez zazpi lagun hil eta 23 zauritu dira Bagdadeko (Irak) iparraldean, lehergailu batek eztanda egin ostean. Al Kadimiyako xiiten santutegi baten ondoan gertatu da atentatua.

Plastikozko poltsa baten barruan zegoen lehergailua, Poliziak jakinarazi duenez. Biktima guztiak zibilak dira, eta hildako eta zauritu kopuruak gora egin dezakeela uste da.

Atzo, eremu berean, lehergailuak zeramatzan auto batek eztanda egin zuen eta zortzi pertsona hil eta hamalau zauritu ziren.

Bagdad iparraldeko Al Kadimiya zonaldean herritarren gehiengoa xiita da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.