Espainia

Zazpi langile hil dira Burgosen izan den leherketa handi batean

Burgosen (Espainia) etxe baten azpikaldeko lokalean leherketa handi bat izan da, eta gutxienez zazpi lagun hil eta lau larri zauritu dira. Hildako guztiak hiriko bide gorria egiten ari ziren langileak ziren, eta lanari ekin aurretik aldatzen ari ziren. Arranz Acinas eraikuntza enpresaren lokalalean izan da eztanda. Lokal horretan lanerako makinak ere gordetzen ditu enpresak, dagokien erregaiekin.

2005eko urtarrilaren 13a
12:52
Entzun
Goizeko 08:30 inguruan izan da leherketa, langileak beraien beharrari ekin aurretik aldatzen ari zirela. Lokal horretan hainbat makina gordetzen ditu Arranz Acias eraikuntza enpresak, eta aldagela bezela ere erabiltzen dute. Antza denez, makina horien erregaia manipulatzen ari zirela izan da leherketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.