13 eta 15 urtean zeuzkaten bart gauean kiskalita hil diren zazpi nerabeek. Oporretan zeuden Lescheraines herrian, ekitazio zentro batean.
Suhiltzaileek agertu dutenez, goizaldeko 03:30etan jaso dute sutearen berri, eta bi pisuko eraikin batean piztu da: sabaia goitik behera erori da suaren ondorioz.
Nerabeetako batek salto egin eta bizirik ateratzea lortu du, zauri larriak dituen arren.Gainerako zazpiak eta haien zaintzaileak, ordea, garrek bete-betean harrapatu dituzte. Zaintzaileak "desagertutzat" ematen dituzte oraindik erreskate taldeetako kideek.
Jean Pierre Raffarin Frantziako lehen ministroa ezbeharra jazo den lekuan izan da gaur goizean, eta biktimen senideei elkartasuna adierazteaz gain, gertatutakoa argitzeko ikerketa judiziala abiatuko dutela agindu du.
Ezbeharra
Zazpi nerabe hil dira sute batean, Frantzia ekialdean
Ekitazio zentro batean oporretan zeuden 13 eta 15 urte arteko zazpi nerabe hil dira Frantzia ekialdean, Alpeetan, Saboiako departamenduan. Haiek zaintzeko ardura zuten bi pertsona nagusiak, berriz, desagertuta daude. Azken batean, nerabeetako batek baino ez du lortu sutetik bizirik ateratzea. Jean Pierre Raffarin Frantziako lehen ministroa gaur goizean izan da ezbeharra jazo den lekua bisitatzen, eta berehala ikerketa judiziala abiatuko dutela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu