Zazpi polizia eta ekintziaile bat hil dira Afganistanen bi erasotan. Bonba batek bost polizia hil ditu herrialdearen iparraldeko Bagram hirian eta bestebiak ekialdeko kontrol batean zendu dira taliban batek tirokatu dituenean. Ekintzailea ere hil egin da polizien tiroen ondorioz.
Afganistanen duela bi egun izan ziren hauteskundeak
Afganistanen, duela bi egun izan ziren hauteskundeak baina irailaren hamazazpira arte ez da haien emaitzarik jakingo. Hauteskunde Batzordeak adierazi duenez, egun horretan 11 lagun hil zituzten eta beste zenbait hautesleri behatzak moztu zizkieten talibanek. Batzordeak berak emandako lehen datuen arabera, parte-hartzea eskasa izan da: sei milioi lagun inguruk eman dute botoa; hau da, gutxi gorabehera hautesleen erdiek. Hala ere, Hauteskunde Batzordeak parte-hartzea "gustura egoteko modukoa" dela adierazi du.
Hamid Karzai Afganistango azken presidentea eta Abdula Abdula atzerri ministro ohia dira hauteskundeak irabazteko faboritoak eta biek jo dute euren burua garailetzat.
Mundua
Zazpi polizia eta ekintzaile bat hil dira Afganistanen
Hauteskundeetan 11 lagun hil zituztela eta zenbait hautesleri behatzak moztu zizkiotela adierazi du Hauteskunde Batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu