MUNDUA

Zazpi polizia hil ditu NATOk Afganistanen, akats baten ondorioz

Poliziak talibanekin nahasi dituzte NATOko hegazkinek, eta bonbakatu egin dute haiek zeuden ingurua. NATOk agindu zuen arretaz jokatuko zuela gisa horretako hankasartzerik ez egiteko, baina bederatzi zibil hil zituen asteburuan, aire eraso batean.

2010eko otsailaren 18a
16:52
Entzun
Afganistango zazpi polizia hil dituzte gaur NATOko soldaduek, talibanak zirelakoan. Kunduz eskualdean izan da. Mohamed Omar gobernadoreak berr eman duenez, borrokaldian ari ziren inguruan Polizia eta matxinatuak, eta poliziak talibanekin nahasi ditu NATOk. Hala, bonbakatu egin du haiek zeuden ingurua, eta hil egin ditu zazpi polizia. "Bonbaketa ez da nahita egindakoa izan. Talibanekin nahasi dituzte soldaduek", esan du gobernadoreak.

Moshtarak (elkarrekin) operazioa hasi zutenetik gisa horretako hankasartze gehiago ere egin dituzte NATOko soldaduek. Iragan asteburuan, bederatzi zibil behintzat hil zituzten, aireko eraso batean. Barkamenak eskatu zituen erakundeak, eta iragarri zuen arreta handiagoz arituko zela erasoak egiterakoan.

Bestalde, talibanen bozeramaile batek jakinarazi du borrokaldiak hasi zirenetik 15 soldadu gutxienez hil dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.