mundua

Zazpi urteko kartzela Julia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohiari, botere gehiegikeriagatik

Epailearen arabera, 2009an Errusiarekin gas akordioak egiteko agindua eman zuen, eta Naftogaz enpresak 188 milioi dolar galdu zituen. Oposizioko burua da Timoshenko.

2011ko urriaren 11
13:08
Entzun

Julia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohi eta oposizioko egungo buruari zazpi urteko kartzela zigorra jarri dio Kiev-ko barruti Pechorako auzitegiak, botere gehiegikeria delitua egotzita.

Epailearen arabera, 2009an Errusiarekin gas akordioak egiteko agindua eman zuen Timoshenkok. Itun haien ondorioz, Naftogaz Ukrainako enpresak 188 milioi dolar galdu zituen. Boris Kolesnikov Industria ministroak dio galera harengatik Ukrainak orain Errusiako gas naturalaren mila metro kubiko bakoitzeko Alemaniak eta Europako beste herrialde batzuek baino berrehun dolar gehiago ordaintzen dituela. 

Fiskalak zazpi urteko kartzela eskatzen zuen Timoshenkorentzat.

"Honek ez du nire bizitza eta borroka aldatuko", esan du lehen ministro izandakoak, saioaren aurretik.  Victor Yanukovich Ukrainako presidenteak antolatutako jazarpena pairatzen ari dela uste du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.