Atentatu suizida egin dute gaur Afganistanen, Kandahar eskualdean, eta gutxienez hamar lagun hil dituzte: zazpi zibil eta hiru polizia.
Eskualdeko Kontseiluaren bulegoetan egin dute erasoa, goizeko hamaikak zirela. Lau ekintzaile bulegoetan sartu eta tiroka hasi direla adierazi du Poliziak. Bi ekintzailek bere buruaz beste egin dute lehergailu bidez. Beste bi erasotzaileak Poliziak tiroz hil ditu.
MunDUA
Zazpi zibil eta hiru polizia hil dituzte Afganistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu