Zeelanda Berriko Poliziak gaur adierazi du orain dela sei egunetik hango meategi batean harrapatuta dauden 29 meatzariak hiltzat jo behar direla. Gainera, bart meategian beste leherketa bat izan da, azken egunetan bigarrena. "Ez dugu uste inork bizirik egongo denik", esan du Gary Knowles tenienteak.
Atzo John Key Zeelanda Berriko lehen ministroak zioen ez dagoela 29 meatzariak erreskatatzeko aukerarik. "Senideak etsita daude, gu etsita gaude, herrialdea etsita dago", esan zuen.
Meatzariak harrapatuta dauden lekura iristeko zeharkatu beharreko lurra metano gasez betea dago. Gas hori izan zen ostiralean istripua eragin zuen leherketa sortu zuena. Erreskate taldekoak airearen kutsadura noiz jaitsiko zain zeuden atzo arte, errobot batekin egindako saioa hezetasun handiagatik bertan behera geratu ostean.
Meategia Zeelanda Berriaren hegoaldean dago, Greymouth herritik gertu. 2,3 kilometroko tunel batean harrapatuta geratu ziren 29 lagunak.
mundua
Zeelanda Berriak hiltzat jo ditu 29 meatzariak
Bart meategian beste leherketa bat izan da, azken egunetan bigarrena. Gunea metano gasez betea dago. 29 lagunak ostiraletik daude harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu