Mundua

Zeelanda Berrian 65 pertsona hil dira, gutxienez, 6,3 graduko lurrikara batean

Herrialdearen hegoaldea txikituta dagoela esan du John Key lehen ministroak. Christchurch hirian alkateak esan du 200 pertsona inguru daudela harrapatuta, besteak beste, erori diren hoteletan.

2011ko otsailaren 22a
17:17
Entzun
6,3 graduko lurrikara batek gogor astindu du Zeelanda Berria, eta, John Key lehen ministroak baieztatu duenez, gutxienez 65 pertsona hil dira. Herrialdearen hegoaldea astindu du lurrikarak: "Christchurch ingurua txikituta dago. Zeelanda Berriko egun beltzenetako baten lekuko gara". Hiri horretan 400.000 pertsona bizi dira. Argindarrik ez dago, eta hiritarrak hartzeko sei gune jarri dituzte.

Eguerdia zen Zeelanda Berrian lurrikarra izan denean. Lau kilometroko sakonera izan du, eta ordu laurden geroago 4,5 graduko beste lurrikara batek eman dio segida. Keyk iragarri duenez, litekeena da hildako gehiago ere izatea. Bob Parker Christchurcheko alkateak esan du 200 pertsona inguru hondakinetan harrapatuta daudela. Erori diren eraikinen artean hainbat hotel daude. Japoniako 21 bat ikasle eta bi irakasle eskola baten hondakinetan daude harrapatuta.

Metereologia Zerbitzuak jakinarazi du lurrikararen ondorioz Tasman glaziarreko 30 milioi tona izotz erori direla Cook mendian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.