Gutxienez bost pertsona hil dira eta hogei zauritu Zeelanda Berrian, Whakaari sumendian erupzio bat piztu ostean. Etxebizitzarik ez dagoen irla batean dago sumendia, baina, herrialdeko agintarien esanetan, ehun turista inguru zeuden hura bisitatzen ezbeharra gertatu denean. "Hildako bat dagoela ziurtatu dezakegu, eta, dugun informazioaren arabera, ziurrenik zenbakiak gora egingo du", adierazi du Poliziak. Hainbat lagun desagertuta daude oraindik.
Erreskate operazioa martxan dute, eta hogei lagunetik gora atera dituzte irlatik; erredurak, arnasa hartzeko arazoak eta harriek eragindako lesioak dituzte askok. Agintariek adierazi dute operazio "arriskutsua" dela, errautsez eta sumendiak botatako materialez estalita dagoelako ingurua.
Sumendia piztu aurretik atera da Michael Schade irlatik. Uhartea ke azpian ezkutatuta geratu da. Sare sozialetara igo ditu irudiak:
My god, White Island volcano in New Zealand erupted today for first time since 2001. My family and I had gotten off it 20 minutes before, were waiting at our boat about to leave when we saw it. Boat ride home tending to people our boat rescued was indescribable. #whiteislandpic.twitter.com/QJwWi12Tvt
— Michael Schade (@sch) December 9, 2019