Pasa den ostegunean Manuel Zelaya Honduraseko presidente ohiaren aldeko jarraitzaileen eta Poliziaren arteko norgehiagoketan gizon batek -Abraham Vallejo Zelayaren jarraitzaileak- buruan tiroa jaso zuen. Gaur gauean zendu egin da jasotako zauriengatik. Ostegunetik koman zegoen. Ekainaren 28an armadak estatu kolpea eman zuenetik protestetan hiltzen den bigarren laguna da.
Horrez gain, Roberto Micheletti Hondurasko Gobernuko presidenteak estatu kolpea eman zutenetik jarrita zegoen etxeratze agindua kendu du gaur. Uztailaren 12 eta 16 artean ere salbuespenezko etenaldia egin zuen. Hala ere, Nikaraguako muga inguruan eutsi egin dio Michelettik etxeratze aginduari.
Ekainaren 28an Hondurasko armadak gobernuburu postutik kendu egin zuen Zelaya, estatu kolpea emanda, eta legebiltzarrak Micheletti jarri zuen presidente. Ordutik protestak etengabeak izan dira. Gainera, Zelayak boteretik kendu zuen estatu kolpea ez bada lehengoratzen "indarkeria erabat zabalduko" dela ohartarazi dio Michelettiri.
Estatu kolpearen ostean, armadak Zelaya Costa Ricara bidali zuen, eta hau oraindik ez da itzuli Hondurasera. Nazioartea estatu kolpearen aurka azaldu da, eta Zelaya bera Amerikako hainbat gobernuko lehendakarirekin batzartu da; horien babesa jaso du. Presidente ohiak bere herrialdera itzultzeko asmoa du.
mundUA
Zelayaren aldeko jarraitzaile bat hil da manifestazio batean jasotako tiroagatik
Pasa den ostegunean Zelayaren arteko eta Poliziaren arteko norgehiagoka batean jaso zuen tiroa gizonak. Ordutik koman zegoen. Michelettik etxeratze agindua kendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu