honduras

Zelayaren itzulera Kongresuaren esku egongo da, Michelettirekin akordioa lortu ostean

"Historikotzat" jo du hitzarmena indarrez kargutik kendu zuten Zelaya presidenteak. Azaroaren 29an egitekoak diren hauteskundeak errespetatzea eta "egiaren" batzorde bat sortzea ere adostu dute.

2009ko urriaren 30a
16:41
Entzun
Hondurasko krisi politikoak irtenbidea izan dezake atzo gauean -Euskal Herrian goizaldean- Roberto Micheletti eta Manuel Zelayaren ordezkariek lortu zuten akordioari esker. Horren arabera, Hondurasko Kongresua izango da Zelaya presidentetzara itzultzearen inguruko erabakia hartuko duena. Hala ere, hitzarmen horretan beste baldintza batzuk ere zehaztu dituzte; azaroaren 29an herrialdean egitekoak diren hauteskundeak errespetatzea eta "egiaren" batzorde bat sortzea, besteak beste.

Zelaya Hondurasko presidentea zen ekainean militarrek kargutik indarrez kendu zuten arte. Ordutik, Micheletti herrialdeko de facto-ko presidentea izan da. Bost hilabete horietan, gatazkak nagusi izan dira Zelaya presidentetzara itzultzea nahi zutenen eta Michelettik karguan jarraitzea nahi zutenen aldetik.

Akordioa "historikotzat" jo du Zelayak eta "Hondurasko demokraziarentzat garaipena eta bakearen itzulera" ekarriko duela nabarmendu du. Azaroaren 29ko bozak "berdintasunean eta askatasunean" egitea ere eskatu du indarrez kargutik kendutako presidenteak. Hitzareman lortzeko garaian, nazioarteko ordezkariek egindako lana ezinbestekoa izan dela gaineratu du.

Michelettik, berriz, proposamena babesteko asmoa akordioa ahalik eta azkarren lortzeko egin duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.