Milos Zeman Txekiako egungo presidenteak herrialdeko agintari izango da aurrerantzen ere, hauteskundeetan Jiri Drahosi gailenduta. Zemanek bozen %51,8 lortu ditu, botoen %98 zenbatu delarik. Drahosek, berriz, bozen %48,2a eskurtatu du.
Estatuburua aukeratzeko bozkatzera deitu dituzte 8,3 milioi herritar Txekian, eta parte hartzea %66koa izan da. Hauteskundeen lehen itzulian baino lau puntu handiagoa.
Txekiako presidente karguak protokoloari lotutako eginkizunak ditu gehienbat, baina presidentean zeresana izaten du lehen ministroa eta epaileak aukeratzeko orduan.
Zemanek 73 urte ditu, sozialdemokrata da, eta Txekiako lehen ministro izan zen 2013an presidente hautatua izan aurretik. Azken urteetan euroeszeptiko gisa aurkeztu du bere burua, eta Europaren migrazio politikak kritikatu ditu.