Ukrainako Hauteskunde Batzordeak gaur jakinarazi duenez, igandeko presidentziarako hauteskundeetako botoen zenbaketa amaitu dute, eta garaile Viktor Janukovitx oposiziko burua izan dela berretsi dute. Hauteskunde Batzordearen arabera, %3,48ko aldea kendu dio Janukovitxek Julia Timoxenko egungo lehen ministroari.
Timoxenkoren blokeak atzo iragarri zuen auzitara eramango dituztela emaitzak, Janukovitxen aldeko irregulartasunak izan direla iritzita. Duela 5 urte iruzur salaketaren ondorioz bertan behera geratu ziren Ukrainako emaitzak eta Timoxenkok eskuratu zuen agintea. Oraingoan nazioarteko begiraleek agertu dute bozak garbi joan direla.
Errusiaren aldekoa da Janukovitx; Timoxenko, ostera, harremanak Europako Batasunarekin estutzearen aldekoa.
Hauteskundeak Ukrainan
Zenbaketa ofiziala amaituta Janukovitxen garaipen berretsi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu