47 herrialdetako ordezkariak egongo dira Venezuelako presidentearen kargua hartzeko ekitaldian. Oposizioko diputatuek jakinarazi dute ez dutela presidentea ”babestuko”. Hala ere, Caprilesek onartu egin du gaur goizaldean Venezuelako haustekunde batzordeak boto guztiak zenbatzeko egin duen proposamena. Hauteskunde egunean zenbatu ez zirenak zenbatuko dituzte, %46 Tibisay Lucena CNEko presidentearen arabera.
Caprilesek asteazkenean emaitzak onartzeko bete beharreko baldintzatzat jarri zuen hori. Lucenak esan du "egoera bereziari" erantzunez hartu dutela erabakia. "Nahi genuena da hori", esan du Caprilesek. 12.000 kutxa zenbatu beharko dituzte, eta oposizioko buruak esan duenez egunean 400 zenbatuko dituzte; horregatik pazientzia eskatu die bere jarraitzaileei.
Madurok gaur iluntzean hartuko du kargua. Zazpi etorbidetan egingo dute protesta jendetsua gaur ere, desfile "zibiko-militarra" izango da. Gaur, gainera, jai eguna da Independentziaren Eguna ospatzen baitute. Hainbat herrialdetako ordezkariak izango dira kargu hartze ekitaldian. Caprilesek bere jarraitzaileei salsa musika entzuteko eskatu die kargu hartze ekitaldiak irautzen duen bitartean.