Fredrik Reinfeldtegungo gobernuburuaren alderdiak irabazi ditu berriro ere Suediako hauteskundeak; hau da, zentro-eskuina nagusitu da berriz ere herrialde hartan. Oraingoan, ordea, Reinfeldtek ez du gehiengo absolutua erdiesterik lortu, hain zuzen ere, eskuin muturrak parlamentuan sartzea lortu duelako.
Politologoen arabera, hori da azken hauteskundeek Suediara eramandako berritasun handiena: Suediako Demokratak alderdiak 20 aulki lortu dituela legebiltzarrean. Immigrazioaren eta bereziki Islamaren aurkako diskurtsua da alderdi horren bereizgarri nagusia, eta Suediako gizarteko sektore zabaletan asaldadura sortu duena.
Lehen emaitzen arabera, Reinfeldten zentro-eskuinak 172 aulki lortu ditu, arestian aipatutako eskuin-muturrak 20 eta zentro-ezkerreko oposizioak, sozialdemokratek, 157. Horrenbestez, eskuin-muturraren botoak erabakigarriak izan daitezke aurrerantzean.
Mundua
Zentro-eskuina berriz garaile Suedian, baina gehiengo absoluturik gabe
Immigrazioaren eta Islamaren aurkako alderdi bat indarrez sartu da parlamentuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu